667 709 417 info@argi-begi.eus

BITARTEKARITZA KOMUNITARIOA

Bitartekaritzaren esparruan, ezagutza teknikoa eta bitartekaritzan zein negoziazioan esperientzia profesionala eskaintzen dizkiegu gure bezeroei. Horri esker, gatazkei modu profesionalean eta ingurune hurbilean aurre egin dakieke, eta horrek alderdien arteko komunikazioa eta elkarrizketa errazten ditu, hain beharrezkoak baitira gatazkak konpontzeko akordioak lortzeko.

BITARTEKARITZA KOMUNITARIOA

Bitartekaritzaren esparruan, ezagutza teknikoa eta bitartekaritzan zein negoziazioan esperientzia profesionala eskaintzen dizkiegu gure bezeroei. Horri esker, gatazkei modu profesionalean eta ingurune hurbilean aurre egin dakieke, eta horrek alderdien arteko komunikazioa eta elkarrizketa errazten ditu, hain beharrezkoak baitira gatazkak konpontzeko akordioak lortzeko.

BITARTEKARITZAKOMUNITARIOARI BURUZ

Komunitate baten barruan, elkarbizitzaren ondorioz gatazkak deitu ohi diren maila ezberdinetako ezadostasunak sortzea naturala da. Bitartekaritza Komunitarioa gatazken konponbide alternatiboa da (RAC/ ADR), komunitate baten parte diren herritarren ikuspegitik, pertsonen arteko bizikidetza osasuntsua helburu duena.

Bitartekaritzak garrantzi berezia hartzen du komunitatearen esparruan, gatazkan dauden alderdiek bizikidetza-inguru berdina dutelako eta hori dela eta, hurbileko harremana izaten jarraituko dutenez, elkarren artean akordio batera heltzeko erabili beharreko sistemek askoz ere balio handiagoa hartzen dute.

Bitartekaritza Komunitarioak, bitartekaritzarekin irizpide guztiak partekatzen ditu: borondatezkoa izatea, neutraltasuna, inpartzialtasuna eta konfidentzialtasuna. Ikusezina dena bilatzen du, aldeek ezkutuan edo bigarren maila batean dituzten interesak aurkitzeko, enpatia sustatzeko eta elkarren arteko hurbiltasuna bultzatzeko.

Bitartekaritza Komunitarioak, gatazka aktiboei aurre egiteaz gain, gatazka horien prebentzioan ere lan egiten du. Horretarako, bizikidetza eta herritarren parte-hartzea sustatzea bilatzen da, komunitate barruan lankidetza-harremanak sustatuz.

Bere asmo handiena, komunitatearen indartzea eta bertan Bake-egiturak sortzea dela esan genezake, modu bateratuan egon eta autonomoki jardungo duten sare sozialak eraikiz. Horretarako, funtsezkoa da udalerriko zerbitzuen arteko lankidetza, baita gatazketan esku-hartuko duen diziplina anitzeko bitartekaritza talde batekin jardutea, bizikidetzaren testuinguru kulturala eta soziala kontuan hartuko dituena.

Bitartekotzaren aukerak bizikidetza komunitarioko arazoetan

Aipatutako bitartekaritza motak aukera ugari eskaintzen ditu, eta oso egokia izan daiteke honako gorabehera hauek jorratzeko:

Bizilagunen arteko eztabaidak.

Komunitate ezberdinen arteko tira-birak.

Espazio publikoaren erabileraren inguruko gatazkak.

Errentak ez ordaintzeagatik sortutako gatazkak.

Eragozpenek eragindako gatazkak (obrak, zaratak…).

Bizilagunen eta saltokien arteko gatazkak.

Ezberdintasun etnikoen edo kulturalen ondoriozko gatazkak.

Jabetza pribatuen inguruko gatazkak.

Bizilagunen eta administrazioaren arteko gatazkak.