667 709 417 info@argi-begi.eus

FAMILIA BITARTEKARITZA

Familia Bitartekaritzan, gatazkan dauden senideek, bitartekari profesional baten laguntza eskatzen dute beren familia inguruneko desadostasunak edota elkarbizitzagatik eratorritako gatazkak modu baketsu eta antolatuan kudeatzeko; beti ere, bitartekaritzan parte hartutako aldeen artean hurbiltasuna erraztuz, etorkizunera begira harreman egokia mantentzeko aukera izan dezaten.

gatazken tipologia FAMILIETAN

Bitartekariak, ikuspegi inpartzialetik, alderdiak gidatzen ditu denboran egonkorrak izan daitezkeen konponbideak aurki ditzaten, esate baterako, ondorengo gatazketan:

Banantze eta dibortzio prozesuetan.

Seme-alabekiko gurasotasuna gauzatzerakoan bizitako desadostasunetan.

Guraso eta seme-alaben arteko harremana mindua izan den giro familiarretan.

Menpekotasuna izandako pentsonen zaintzari loturiko gatazketan.

Herentzia, negozio familiar edo antzekoengatik eratorritako gatazkak.

Beste edozein motatako familia-gatazkak.

familia-bitartekaritza erabiltzearen abantailak

Familia-bitartekaritza bitarteko eraginkorra da familia-gatazkei aurre egitek, eta arazoak konpontzeko legezko metodo tradizionalen alternatiba bat eskaintzen die familiei; arazoen ebazpen kolaboratiboan oinarritzen da, eta familiak elkarrekin akordioak lortzera bultzatzen ditu. Familia-bitartekaritzak ohiko prozedura judizialek baino pribatutasun handiagoa eskaintzen du, familiei aukera ematen baitie publikoki zer informazio zabaldu ala ez erabakitzeko. Gainera, familia-bitartekaritzak ekonomikoki laguntza eskuragarriago bihurtzen du familia askorentzat. Familia-bitartekaritzak hainbat abantaila eskaintzen ditu familia-gatazkak konpontzeko beste metodo batzuen aldean, eta horrek aukera ezin hobea bihurtzen du egoera askotarako.