667 709 417 info@argi-begi.eus

ESKOLA BITARTEKARITZA

Eskola Bitartekaritza Hezkuntza Komunitatea osatzen duten kideen artean egindako bitartekaritza da. Bitartekaritza mota honetan, jada existitzen diren gatazketan zein etorri litezkeen gatazka berrien prebentzioan esku hartzen dugu, eskola esparruan gatazkak prebenitzeko lanak ere berebiziko garrantzia duela ikusten baitugu.

ESKOLA BITARTEKARITZA

Eskola Bitartekaritza Hezkuntza Komunitatea osatzen duten kideen artean egindako bitartekaritza da. Bitartekaritza mota honetan, jada existitzen diren gatazketan zein etorri litezkeen gatazka berrien prebentzioan esku hartzen dugu, eskola esparruan gatazkak prebenitzeko lanak ere berebiziko garrantzia duela ikusten baitugu.

Ikastetxeetako gatazken tipologia

Bitartekaritzaren bidez konpon daitezkeen eskola-gatazkak era askotakoak izan daitezke hezkuntza-komunitateko kideen artean, hala nola:

Ikasleen artean.

Ikasleen eta irakasleen artean.

Ikasleen eta zuzendaritzaren artean.

Familien eta eskolaren artean.

Familien artean.

Zonalde bereko eskolen artean.

Nola egiten dugu?

Hezkuntza Komunitateko kideek gizarte eta komunikazio trebetasunak eskuratzea zein garapena sustatzea bilatzen dugu, gerta litezkeen gatazkak konpontzen lagunduko dieten estrategia alternatiboen garapenean trebatuz.

Batez ere, Hezkuntza Komunitateko kide guztien ongizate sozial eta emozionalak kezkatzen gaitu, eta, horregatik, gure lan metodologia bidezkoa den gizarte anitz baterako harreman osasuntsuak erraztuko dituzten balioen transmisioan oinarritzen da. Honetaz gain, modu kontziente edo inkontzientean eskola gure gizartearen isla dela kontuan izanik, plataforma bikaina eskaintzen digu estereotipoak, etiketak eta aurreiritziak gainditu eta sozialki onargarriak ez diren jokaerak alde batera utziko dituzten dinamika berriak sortzen hasteko. Modu honetan, gizarte egitura eta jardunbideetan aldaketa esanguratsuak bultza ditzakegu. Horrela, aukera berdintasuna pizteaz gain, parekidetasunean oinarritutako gizarte zuzenagoaren garapenari laguntzea dugu helburu.

” Aipatutako helburuei begira, teknika parte-hartzaileak zein aktiboak erabiltzen ditugu, non hausnarketara bideratutako egoerak sortzearen bidez, norbanakoaren zein taldearen onarpen eta ongizatea bilatzen den; bizikidetzarako giro atsegina eta positiboa eraikitzearekin batera, bitartekaritza prozesuan parte hartzen duten aldeen arteko adostasunak erraztuz. ”

hezkuntza-eremuan

bitartekOTZA erabiltzearen abantailak

Eskolako bitartekaritza metodo eraginkorra da ikastetxeetako gatazkei aurre egiteko. Eskola-bitartekaritzak gatazkak ingurune seguru eta eroso batean konpontzeko aukera ematen die ikasle, irakasle eta familiei. Prozesu horrek lagundu egiten du arazoak konpontzearekin lotu daitekeen estresaren zati bat arintzen, eta, aldi berean, familiei eta eskolako langileei besteen ikuspegiak ulertzen lagun diezaieketen baliabideak eskuratzeko aukera ematen du. Eskola-bitartekaritzari esker, eskolak laguntza eskaintzen du une zailetan, eta eskolako etaparen ondoren arrakasta izateko funtsezkoak diren pertsonen arteko arazoak konpontzeko trebetasunak garatzen dituzte ikasleek. Azken batean, eskola-bitartekaritza tresna paregabea da lankidetza sustatzeko, harremanak sendotzeko eta inplikatutako guztien arteko koexistentzia-giro baketsua bultzatzeko.